• 400 gr. bildots haragia (gixatzeko)
  • Tipula, porru eta azenario bana
  • 8 cherry tomatetxo
  • 100 gr. ardi gazta
  • 100 ml. Ardi esnea
  • Oliba olioa, piperhauts beltza eta gatza

Gazta eta piperhautsaz bildotsa atondu eta zartain baten gorritzen dugu. Beste ontzi batean barazkiak moztuta sueztitzen dira, ondoren bildots zati gorrituak  gehitzen   dira  eta  uraz  estaltzen  da.  Egosten utziko dugu bildotsa bigundu arte.
Bildots  zatiez  eta  tomatetxoekin  brotxetak  montatuko ditugu. 3 zati bildots eta 2 tomatetxo.
Ardi  saltsa  egiteko  gazta  txikitu  railatzeko  tresnarekin  eta  ardi  esneaz  ontzi  baten  2  minutuz  egosi.
Irabiagailuarekin  txikitu  eta  txinotik  pasatuta  gatz puntuan jarri.
Muntaia: Brotxeta  labean  berotu  oliba  oiloaz  igurtzita.  Bero dagoenean labetik atera eta platerean jarriko dugu. Ardi gazta saltsa gainetik bota eta panadera batzuekin lagundu.