4 pertsonentzat

  • Tipula 1/2 su bigunean eginda
  • 50 gr. urdaiazpiko, 4 xerra eta beste guztia dadotan
  • 4 koilarakada txiki irin
  • Salda edo lekak egositako uraren edalontzi bat
  • 100 gr. ilar gordin
  • 200 gr. leka egosita
  • 200 gr. baba egosita
  • Egositako azenarioa dadotan
  • 8 orburu ertain, 4 arrautza-irinetan pasatzeko eta besteak lautan zatitzeko
  • 8 penka, zerbaren orri-mamiak, 4 arrautza-irinetan pasatzeko eta besteak nahasteko
  • 200 gr. espinaka egosita, erdia arrautza-irinetan pasatzeko
  • 4 zainzuri fresko egosita, zurtoinak arrautza-irinetan pasatzeko
  • Arrautza eta irina barazkiak arrautza-irinatik pasatzeko
  • Ur irakinetan egindako 2 arrautza

Errezetaren ordena jarraitu eta urdaiazpiko dadoak tipularekin su bigunean egin. Irina gehitu eta nahastu. Salda gehitu eta ilarrak minutu bat irakiten eduki. Gero, beste barazki guztiak gehitu eta egozten jarri, arrautza irinetan pasatu behar ditugunak ezik. Barazkiak arrautza-irinetan pasatu, urdaiazpikoa pasatu eta bere gainean ur irakinetan egindako arrautza jarri zainzuri-puntekin batera. Platerean jarri eta berehala zerbitzatu.