Espeleologo egun batez Nahi duzu lurraren edertasunean barneratu? Eta egun batez espeleologo sentitu? Non aurkitu da haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik? Egin Arrikrutz-Oñatiko bisita gidatua eta “Egun batez espeleologo” bisita.
Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoetan, Aizkorriko mendiguneko Gesaltza-Arrikrutzeko sistema karstikoan dago, itsasotik 400 metrotara.
Behe-Kretazeo garaietan (duela 154 eta 96miloi urte bitartean) kareharritan garatutako haitzuloa da. Sistemak elkar konektaturiko 14 kilometro galeria eta 6 pisu gainezarri ditu.
53. galerian zehar doa bisita, ekialdeko sektorean, galeria fosila dena eta garai batean Aldaolako isurbide. Sekzio handiko galeriak azaltzen dira estalagmita konkrezio interesgarriak dituztenak. 390 metroko luzera duen galeria hau aldapan behera doa 55 metro, bataz besteko 9 graduko maldan.
Kobako ibilbide honetan zehar landuko diren gaiak:
– Ura eta hidrologia haitzuloaren eskultore giza.
– Kobaren formazio geologikoa eta honen aberastasunaren balorazioa; lurpeko erreka, estalaktita handiko galeria.
– Unibertso mineralaren sorrera.
– Aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak (haitzulotako lehoiaren eskeleto osoa, eskeleto partzialak eta pantera garezurrak…)

Erreserbak: 943082000/arrikrutz@onati.eus