Arrasateko udalerria 5 elizatez edo nekazal auzoez osatuta dago. Bedoña Arrasateri atxikitzen azken elizatea izan zen, 1966. urtean. Bertako Santa Eulalia eliza aipagarriak diren zenbait xehetasunen jabe da. Kanpoko aldean bi leiho erromaniko ikusteko aukera daukagu eta, barneko gangetan, izarrez beteriko sabaiaren dekorazio bitxia. Udalatx bertatik ikustea ikusgarria da.

Garagatzan, San Migel elizan, ez ohizkoa den plateresko estiloko erretaulaz txundituko gara.

Aramaioko bidean, Gesalibar zeharkatuko dugu. Bere izena garai bateko ur sufretsuen iturrietatik datorkio. Ur hauen ezaugarriak direla eta, gure bailaran 2 bainuetxe eratikitzea eragi zuten eta, horren lekuko, Santa Agedako bainuetxea geratzen zaigu. Gaur ospitale psikiatrikoa da eta monumentu probintziala izendatuta dago.

Udalan, San Esteban elizaren sarreran, aztarna erromanikoak daude. Inguruetan hainbat garbitoki eta beste elementu etnografiko interesgarri aurkitzeko aukera izango dugu. Hala ere, altxor bereziena auzo honen gainean altxatzen den Udalatx mendi kementsua da.

Uribarriko elizateak nekazal izaera galdu duen arren, aztarna erromanikoak mantendu dituen Itxaropeneko Santa Maria eliza ikusgarria izaten jarraitzen du.

Meatzerreka auzoa ez da elizatea bat, hala ere, bertako San Balerio ermitaraino joatea gomendatzen dugu. Bere lehen aipamenak 1434koak dira, Arrasateko langile elkarte zaharrenaren aztarna aipagarriena da meategietan aritzen ziren langileak bertan elkartzen zirelako.