Antzuolako gune monumental garratzitsuena Herriko Plazan aukituko dugu. Egitura aldetik, garaiko plaza barroko gehienen egitura jarraitzen du. Hau da, multzo berean kokatzen dira parrokia, udaletxea eta armarridun etxeak.

Udaltxearen kanpoko egiturak ere XVII eta XVIII. mendeko udaletxeena jarraitzen du. Migel Salazarrek diseinatu zuen 1743an: hiru arkuz osatutako arkupea, balkoi luzea solairu nagusian eta herriko armarri harlandua goiko aldean. Armarria benetan ikusgarria da, beheko aldean Valdejunkerako gudan lortutako 3 ilargi erdiak kokatuta daude. Gertaera hau, uztaileko hirugarren astean, Mairuraren Alardearekin, gogoratzen da urtero.

Antzuolako irteeran, Zumarragako norabidean, Kalbarioko gurutzeak aurkituko ditugu. XVIII. mendeko harrizko hiru gurutze dira. Erdikoa pasioaren irudiekin apainduta dago eta besteak ez dute apaindurarik. Umeak ibiltzen ikasteko toki honetara ekartzeko ohitura zegoen herrian.