Ibilbidearen trazadura honek harritu egingo gaitu. Pasioan edo bizikletaz goazela Eskoriatza herria ezagutzeko aukera izango dugu, apur bat maila altuagoen doalako eta panoramika polita azaltzen digulako.

Bidean, ariketak egiteko makinak aurkituko ditugu, paseatzeaz gain, beste muskulu batzuk landu nahi baditugu.

Poliki poliki, Arertxabaletara iritsiko gara eta herrian barrena jarraituko dugu bidea.

Metro batzuk egingo ditugu errepide ondotik eta San Andres auzotik sartuko gara Arrasaten.