Antzinako jatetxe tradizionala abiapuntutzat hartuta, biderik berritzaileenak hartzen ditugu betiko platerei aurkezpenik modernoena emateko. Etxearen ikur diren platerei eustea da gure nahia, sukaldaritza soil baina kalitatezkoaren emaitza: askotariko frijituak, etxean hazi eta erretako bildotsa, arrain freskoa euskal erara, etxeko gozoak, gatzatua bere sasoian, marmeladak, bizkotxoa…