Arantzazuko Santutegiak, euskal kulturaren sinboloa eta arte garaikidearen eredu garrantzitsuena gordetzen den Arantzazuko Santutegia Aizkorri Aratz Parke Naturalaren ate naturala dugu.

Hemendik abiatzen dira Urbiara eta Aizkorrira doazen bideak eta parkea deskubritzera eramango gaituztenak.

Hainbat aukera ditu bisitariak inguru naturala ezagutzeko. Betetik, Arantzazuko Parketxean, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan, bertako landaretza, fauna eta bestelako bitxikeri ezagutu ahal izango ditu; Arantzazuko Pasealeku Irisgarria jarraituz Gomiztegi baserrira helduko da eta galdu gabe ibiltzeko ibilbide sareak Ezkutuko bidea: PR-GI 3005, Urbiako senda: PR-GI 3006, Oñati, Larrez-larre: SL-GI 3001 eta Arrasate – Arantzazu erromesbidea: PR-GI 106 ibilbideak aurkituko ditu.

Zer egin: Debagoienean (7)