Natura

Debagoienak milaka aukera eskaintzen dizkigu naturaz gozatzeko; Gipuzkoako barnealdean mendi tontorrez josita dago. Gainera, Aizkorri-Aratz parkea Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udalerrietan zabaltzen da.

Galtzeko arriskurik gabe ibili gaitezke balizatutako PR, GR eta SL ibilbide sarean; baina nahiago badugu, naturaz gozatzeaz bat Debagoieneko historiaren zati bat ezagutu, oinez, bizikletaz edo patinez ibili gaitezke garai batean Vasco-Navarro trenbidea zioan bidetik; Loiolako Ignaziok egindako bidea jarraitu dezakegu oinez edo antzinagora bidaiatu nahi badugu, Arrikrutz kobetara gerturatu gaitezke.

Zortzi udalerri… hamaika aukera!

Zer egin: Debagoienean (46)