Irailaren 25etik 30ra izango da aurten Aretxabaletako tomatearen bigarren astea. Gogoratu iaz antolatu zela lehen aldiz.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea,  Aretxabaletako udala dira jardueraren antolatzaileak eta jarduera garatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntza ere jaso da.

Bertako produktuak oinarri moduan hartuta gastronomia turismoa bultzatu nahi da eta ekitaldiak antolatzea ezinbestekoa da eragile desberdinak lankidetzan oinarrituta.

Egitaraua irailaren 26an jarriko da martxan eta hitzaldi-dastatzea  antolatu da ondorengo izenburuarekin: Landatutako bioaniztasunaren bidean: Aretxabaletako tomatea.

Marta Barba, Aretxabaletako tomatearen eta beste tomate batzuen inguruan tesia Antropologia aldetik garatzen ari denak eta Marc Badal, Haziera, Cristina Enea Fundazioko hazien artxiboko arduradunak gidatuko dute eta Aretxabaletako tomatearen ekoizleak ere parte hartuko dute

Irailaren 28an tomatea kontserbatzeko tailerra egingo da eta irailaren 30ean azoka ekologikoaren barnean beste tailer bat Aretxabaletako tomatearen haziak nola lortu daitezkeen azaltzen duena.

Gaineraortu lehiaketa eta tomatearen erakusketa popularra antolatu dira eta sariak irailaren 30ean, Aretxabaletako XXII. azoka ekologikoaren barnean banatuko dira.

Irailaren 30ean Aretxabaletako tomatea erosteko, haziak erosteko aukera izango da. Gainera, bertako tomatea

dastatzeko aukera ere izango da herriko taberna eta jatetxeetan.

Informazio gehiago eta aurrez izena emateko:

turismo@debagoiena.eus   94379 64 63  www.turismodebagoiena.eus

Zer egin: Debagoienean (1)