Ezagutu eta liluratu Leintz Gatzagarekin. Herri txiki honek ez du ia bere egitura aldatu  XIV. mendetik gaur egun arte. Erdi Aroko guneak garai bateko harresiaren sarrerako zazpi ateetatik bost mantentzen ditu: Rosario, Santiago, San Ignazio, Pilar eta Barandapea ateak.  Gainera, bisitariek oinetxe, jauregi eta dotorexia handiko eraikuntzak ikus ditzakete, hauen artean Garro, Elexalde, Ostatu edo Soran Jauregiak.

Baina bere izenak aipatzen duen bezala, herri honen sorrera eta garapena zuzenean Gatzari lotuta dago. Gatza izan da eta da gaur egungo herriaren motorra, horregatik Gatz Museoa bisitatzea ezinbestekoa da.

Inguruetan, Dorletako Santutegia, txirrindularien zaindariarekin, eta Deba ibaiaren sorlekua ezagutzeko aukera dago.

Web gune ofizialak:   www.leintzgatzaga.eus    www.gatzmuseoa.com

Leintz-Gatzagako Turismo Bulegoa

943 71 47 92 – 943 71 47 46

turismoa@leintzgatzaga.com

www.leintzgatzaga.com