Eskoriatzako herrigunea erakargarriak diren hainbat monumentuz osatuta dago: San Pedro parrokia, Zalbidegoitia eta Gastañaudi Jauregiak, Antzinako Errosarioko Hospitalea (gaur egun Mondragon Unibertsitatea) edota Udal hilerria (Benlliuren panteoia). Baina herriko berezitasunez jabetzeko, Zubiate labea edota Ibarraundi museoa bisitatzea ezinbestekoa da, bertan, gure historia eta tradizioaren hizpide diren elementuak baitaude.

Zaraia eta Elgea mendilerroen maldetan kokatuta, elizateek edo nekazal auzoek interesgune natural, kultural eta etnografiko aipagarriak eskutatzen dituzte.

Webgune ofiziala: www.eskoriatza.eus

Eskoriatzako Turismo Bulegoa

Zubiate labea, Gaztainadui kalea, 29
943 71 54 53
ibarraundi@eskoriatza.eus
www.eskoriatza.eus