Urteetan zehar errotutako hiri monumentala da Bergara. XVIII. mendean ezaguna egin zen Europa guztian “Errege Seminario”an lehen aldiz wolframio metala isolatu zelako. Laboratorium museoan horren guztiaren xehetasunak eta berrikuntza daude aztergai.

Hala ere, Bergarako gune monumentalean, ilustrazioaren mendearen aztarnak ez ezik, XVI. eta XVII. mendeetako eraikuntzak aurki ditzakegu: etxe bikain, jauregi dotore, Ariznoako San Pedro eta Oxirondoko Santa Marina parrokiak. Lehenengoan, Juan de Mesa eskultore barrokoaren Hilzoriko Kristoaren irudia (1622) gurtzen da eta Santa Marinan, berriz, lurralde-monumentu izendatutako erretaula nagusi ikusgarria (XVIII. mendea) nabarmendu daiteke.

Web Ofiziala: www.bergaraturismo.net

Android APP deskargatzeko aukera

IPhone APP deskargatzeko aukera

Bergarako Turismo Bulegoa

Errekalde jauregia, herriko plazaren atzeko aldean.
943 76 98 49 – 943 76 90 03
turismoa@bergara.eus
www.bergaraturismo.eus

Android APP deskargatu
IPhone APP deskargatu