Arrasate bisitatzen duen edonork izaera industriala duen hiriarekin topo egingo du ezbairik gabe. Baina Kooperatibismoaren aintzindaria den hiri honek, aberastasun monumental eta paisai ikusgarri ugari gordetzen ditu.

Herrigunean, erdi aroko hiri egituraren aztarnak mantentzen dira eta sarrerako hiru ateak zeharkatzeko aukera dago oraindik. Hiru kaletan antolatuta dago eta, paseatzen goazen heinean, interesgarriak diren hainbat eraikuntza ikusteko aukera izango dugu: San Juan Bataiatzailearen parrokia, Bañez Artazubiaga jauregia eta benetan ederra den plaza barrokoa, besteak beste.

Paisaiaren edertasunaz gozatzeko, kilometro gutxitara aurkitzen diren hainbat auzoetara gerturatu behar gara:  Udala , Udalatx mendiaren irudi kementsuaren magalean;  eta Bedoña auzoa, non erromanikoaren aztarnak ikusteko aukera dagoen. Hauetan bietan, Garagartza eta Meatzerreka auzoekin batera, herriko historiaren lekuko diren eliza eta ermita interesgarriak aurki daitezke.

Web Ofiziala: www.arrasate.eus