Antzuolako sorrera ezin da ulertu Uzarraga -herrigunetik pare bat kilometrora dagoen elizaurrea- aipatu barik, Gipuzkoako bederatzi elizate zaharrenetariko bat dela esaten baita.

Antzuolaren edo egungo herrigunearen historia, Olalde -makina bat artisauren biltoki zelako eta horietako bat agian gureganaino iritsi dena, larru eta harizko produktuena hain zuzen ere- inguruan Magdalenari eskainia zegoen ospitalearekin (1489) hasten da. Herriaren sorrera hau bat dator Errukizko Amaren izeneko parrokiaren sorrerarekin ere (1525).

Aipagarria da Antzuolako plazan, non  euskal barrokoak eredu ederrak laga dizkigun. Bertan dugu udaletxea, Martin de Carrerak XVIII. mendean egindakoa, portadan  garai bereko armarri ederra erakusten duena; ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Valdejunquerako borrokan mairuei lapurtutakoak dira; eta, gaur egun, herriko jaietan Mairuaren Alardea izeneko ospakizunean goraipatzen da ekintza hura.

Web Ofiziala: www.antzuola.com