EZKUTUKO ALTXORRAK: EKAINEKO BISITA GIDATUAK

Ezkutuko Altxorrak programaren barruan, hauek dira Ekainean Debagoienean egingo diren bisita gidatuak:

  • EKAINAK 9: Elgetako bisita gidatua 12:00

           Gerraz eta fronteaz gain, erakusteko interesgarriak diren hainbat baliabide ditu Elgetak.         Oraingoan, aukera izango dute bisitariek herri-guneko eraikin eta arte-lan esanguratsuenak, eta horiei lotuta dauden pertsonaien istorioak ezagutzeko.

 

  • EKAINAK 10: Antzuola, izan zena eta oraina 12:00

Antzuolako erdigunearen eboluzio historikoa ezagutu ahal izango dugu bisita gidatu honetan.

 

Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

ignaziotarlurraldea@gmail.com 943 79 64 63// 943 71 89 11